BiPuntuZero

BIPUNTUZERO ALDIZKARIA

Bipuntuzero aldizkaria Atarrabiako euskal hiztunen komunitatea elkarrekin lanean jartzeko tresna gisa jaio zen 2011. urtean. Asmoa, euskalgintzaren inguruko gaiak gainditu eta eduki anitzagoak lantzea zen, euskaraz betiere; eta horiek garatzeko Atarrabiako euskaldunen parte hartzean oinarritzea. Bide horretan, zure ezagutza edo iritziak gure aldizkarian argitaratu nahi badituzu, bidali email bat komunikazioa@karrikaluze.org helbidera.

Formari dagokionez, hamasei orrialde ditu, guztiak koloretan; eta hiru hilero argitaratzen dugu. Doako aldizkaria da eta alde batetik etxera bidaltzen zaie hala eskatzen duten euskaldunei eta bestetik ale batzuk uzten dira Atarrabiako leku publikoetan.

Hemen ikus ditzakezue azken zenbakiak: