Gazte Formazioa

GAZTE FORMAZIOA

16-18 urte bitarteko gazteak aisialdi hezitzaile eta euskara eragile izan daitezen eskaintzen ditugun formazio saioak dira.

Bi urteko esperientzia izaten da. Lehenengoan, bost hilabetetan zehar hamar formazio saio teoriko-praktiko burutzen ditugu. Horietan Karrikaluze elkartearen lan filosofiarekin hasi eta aisialdi ekintzen programazioa azalduz bukatzen dugu, tartean hezitzaileen funtzioak, drogak, sexualitatea, kultur aniztasuna edota jolasak bezalako beste gai asko jorratzen ditugularik. Bigarren urtean, hainbat praktika egiten dira, gure Larunblai eta Jauziko kanpaldietan eta saioetan zuzenean parte hartuz.