Jauzi

JAUZI

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrek osatzen dute Jauzi, 10-12 urte bitartekoek alegia.

Larunbat arratsaldero 16:30etik 18:30era elkartzen dira Atarrabiako kultur etxean.

Ikasturtean zehar gau bateko bi kanpaldi eta hainbat egun pasa egiten dituzte.

Jauziko kideekin autoestimua lantzen dugun arren, aniztasuna izanen da helburu nagusia. Horregatik, gizabanakotik taldera eginen dugu salto, lagunak garrantzi handia hartzen hasten direlako adin honetan. Pertsonen arteko desberdintasunak ezagutzen, onartzen eta epaitu gabe haiekin bizitzen ikasiko dugu. Aniztasuna zentzu zabalean ulertzen dugu, noski: izaera, sexualitatea, kultura, familia, iritziak eta pentsaera… eta hori guztia landuko dugu. Izan ere, desberdintasun horretan eta aniztasun horretan dago aberastasuna, denak baikara desberdinak.