Jolas, txango eta solas

Haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragin eta Atarrabiako euskaldunon sareak josten joateko asteburuero biltzen gara gure txikiekin, ikasturte osoan zehar elkartzen diren lau talde ezberdinetan: Larunblai, Jauzi, Iseka eta Formazioa.

Taldeak egonkorrak eta jarraiak izatea garrantzitsua da. Izan ere, erabilera ohituretan eragiteko helburua dugunez ohitura berriak sortzeko denbora behar izaten dugu.

Talde bakoitzean adin tarte ezberdineko haur edo gazteak elkartzen ditugu, bakoitzak bere estilo eta erritmoak behar dituelako.

Euskararen erabileraz gain, bestelako baloreetan hezteko helburua dugu ere.

Talde bakoitzetik gehiago jakin nahi baduzu, edo, besterik gabe, talde bakoitzeko argazkiak ikusi nahi badituzu, sakatu azpian dituzun botoiak:

        LARUNBLAI (LH 3-4)

        JAUZI (LH 5-6)

        ISEKA (DBH)

        GAZTE FORMAZIOA (POST-DBH)