Karrikaluze

Nor gara?

Karrikaluze Atarrabiako (Nafarroa) euskaldunen topagunea da.

Zazpi lagunek sortu zuten 1998an eta gaur egun 140 bat bazkidek osatzen dugu, adin guztietako emakume eta gizonezko euskaldun zahar eta berriak.

Sortu zenetik elkarte irekia, zabala eta autonomoa da. Edozein ildo politikotik independentea izanik.

 

Zertarako egiten dugu lan?

· Euskaldunen arteko harremanak euskaraz izateko.

· Euskaraz bizi nahi duen orori zerbitzuak eskaintzeko.

· Euskaldunen aisialdirako kultur jarduerak antolatzeko.

· Euskararen erabilera areagotzen duten guneak sortzeko.

Zer eskaintzen dugu?

· Haur eta gazteei zuzenduriko aisialdi programak.

· KLZ bideoak

· Zerbitzuak: lan poltsa, itzulpengintza.

· Elkarte eta komertzioetarako sentsibilizazio kanpainak eta hauek euskalduntzeko baliabideen eskaintza.

· Herrian euskal kultur jardueren antolaketa.

· Kultur jarduerak: tailerrak, antzerkia, musika, hitzaldiak…