![]() |
|
Iseka
Nori zuzenduta dago : Atarrabia, Burlata eta Uharte ko 12-18 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago. Horiez gain, Paz de Ziganda ikastolan eta Askatasuna institutuan ari diren beste herrietako gazteek ere parte har dezakete. Iraupena : egitasmoa urritik ekainera bitarte ematen da eta udan ere ekintzaren bat egitea aurreikusi daiteke. Ekintzak egiteko tokia eta egunak : Iseka Gazte Taldekook Atarrabiako Gaztelekuan biltzen gara, larunbat arratsaldeetan. Gainera, hilabetean behin ateraldi bat egiten dugu, batzuetan egun osokoa eta beste batzuetan asteburuko kanpaldia. Ezaugarriak:. ISEKA 3 ziklotan banatzeko sortua da: “Artaburuak” (12-13 urte), “Paxpanak” (14-15 urte) eta “Ipurbeltzak” (16-17 urte). Adina eta taldeen arabera antolatzen ditugu saioak: tailerrak, eskulanak, bideoak, jolasak, kirolak, ibilaldiak, eguneko txangoak, kanpaldiak….., beti ere gazteen nahiak kontuan harturik. Gustukoa baduzu, zatoz guregana! karrikaluze@topagunea.com . Telefonoa: 948 35 57 39 BideoIseka 2007 ARGAZKIAK Henna (2004-11-13) Kanpaldia (2004-11-20) Malabare tailerra (2004-12-11) Gasteizen (2004-12-18) Maskarak (2005-01-15 eta 22) Roskilak Axularren (2005-02-05) Sonporten eskiatzen (2005-02-19) |
Idatzi |
Telefonoa: |
948-355-739 |
Helbidea: |
Ribed Parkea, 1 31610 - Atarrabia |