LARUNBLAI 2004. urteko azaroan Karrikaluzek martxan jarri zuen aisialdi eskaintza da. Ordutik hona programaren arrakasta handia izan da, hasieran haur talde bakarrarekin hasi eta hurrengo urteetan hiru talde sortu dira, osotara 60 bat haur aritzen dira urtean zehar.
Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako neska eta mutikoei zuzenduta dago eta saioak larunbat arratsaldeetan egiten dira 16:30etik 18:30era, Atarrabiako Kultur Etxean euskaraz ongi pasatzeko asmoarekin.
Jolasa oinarri hartuta, hona hemen orain arte egindako jarduera batzuk:
• Talde jolasak: animaziozkoak, harrapaketazkoak, kooperatiboak, esku-jolasak, haurrek proposatutakoak,…
• Eskulanak: Larunblai logoaren collage bat, Larunblaiko txartela, inauterietako maskarak, karterak…
• Jolas bereziak: ginkanak, herri-kirolak, musika kutxa,…
• Sukaldaritza: Mazapanak, erroskilak, irabiatuak...
• Ateraldiak : Atarrabiako inguruetara, Uhartera, Iruñeko izotz pistara…
• Kanpaldiak : Lizarra, Etxarri Aranatz.
Hemendik aurrerakoetan gurekin parte hartu nahi? Zatoz Karrikaluzera!!
Hemen gaituzu (Argazkiak Larunblai 2004-2005 eta 2005-2006 )
Hemen gaituzu (Argazkiak Larunblai 2004-2005)