Larunblai

LARUNBLAI

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailan dauden haurrek osatutako taldea da.

Larunbat arratsaldero 16:30etik 18:30era biltzen dira Atarrabiako kultur etxean. Saio arruntez gain, ikasturtean zehar larunbatetik iganderako bi kanpaldi egiten dituzte, eta baita egun osoko hainbat saio ere.

Larunblaiko txikiekin autoestimua lantzea da gure ardatza. Adin honetan haurraren identitatea garatze bidean dagoela esaten da, eta hain zuzen ere, norberaren identitatea garatzeko autoestimua lantzea oso garrantzitsua dela uste dugu. Izan ere, autoestimua garatua duten pertsonek arrisku gutxiago hartzen dute, beren burua maite dutelako. Gainera, autoestimua garatua baldin badute, beren burua defendatzeko baliabide gehiago izanen dituzte, baita kanpoko minak deuseztatzeko tresna gehiago ere. Horregatik uste dugu autoestimua txikitatik lantzea oso garrantzitsua dela.