Udako Gazte Kanpaldia

UDAKO GAZTE KANPALDIA

Abuztuko lehenengo astean Arabako GaraiON sorgin gunera joaten gara DBHko ikasleekin sei egun pasatzera.

Bertan sortzen den giroa paregabea izaten da urtez-urte, eta bertan sentitzen ditugunak gure gorputzetan iltzatzen zaizkigu: pozak, beldurrak, maitasunak, elkarlanak, laztanak, abestiak, susmoak, irriak eta minak.

Bai, minak. GaraiON utzi behar izateak urtero ematen diguna, batez ere.

  • LH6 · DBH1 · DBH2 · DBH3 · DBH4
  • Abuztuak 7 · 8 · 9 · 10 · 11 · 12
  • GaraiON, Ozaeta (Araba)

Prezioak:

BAZKIDE EZ BAZKIDE
1 GAZTE 156,00€ 195,00€
2 GAZTE 292,50€ 370,50€
3 GAZTE 409,50€ 526,50€